Udalak 1.815€ ordaindu ditu alkatearen elkarrizketa bat argitaratzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2019ko maiatzaren 3a

Udalak azken hilabeteetan egindako gastuen fakturak errepasatuta, gastu zehatz batek atentzioa deitu digu: Udalak 1.815 euro ordaindu zizkion Noticias de Gipuzkoa egunkariari Maite Izagirre alkateari egindako elkarrizketa bat argitaratzeko.

Ez sinesteko modukoa dirudien arren, udalean faktura egiaztatu dugu eta aipatutako ordainketa frogatuta dago.
 
Beste behin, EAJren udal gobernuak erakutsi duen jokabidea tamalgarria eta salagarria iruditu zaigu, badirudi edozerk balio duela Maite Izagirreren eta EAJren "gestioa" saltzeko.

Alkateak bere buruaren propaganda egin nahi izatea zilegia da, baina propaganda alderdikoi hori egiteko udalaren diru publikoa (herritar guztion dirua) erabiltzea, erabat onartezina da.


1.815 euro horiekin herriarentzat onuragarria zitekeen beste edozer gauza egin zezakeen udalak, eta ez alderdi jakin baten eta bere hautagaiaren propaganda egiteko baliatu.
 
Oraingo honetan ere, Maite Izagirre alkateak azalpenak eman beharko lituzkeela pentsatzen dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!