Amasa-Villabonarako Herri Programaren gako nagusiak

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2019ko apirilaren 17a

Pasa den apirilaren 10ean Gurea zineko erakusketa gelan egindako herri batzar irekian aurkeztu eta onartu zen Amasa-Villabonako EH Bilduko lantaldeak osatutako Herri Programaren lehen dokumentu hau.

HERRI PROGRAMAREN LEHEN DOKUMENTUA HEMEN: http://ehbilduamasavillabona.eus/albisteak/udalgintza/748-herri-programaren-gako-nagusiak-aurkeztu-ditu-amasa-villabonako-eh-bilduk

Honakoa ez da behin betiko herri programa izango, oraindik herritarren ekarpenak biltzeko Koaderno zuria ekimena eta datozen asteetan herriko etxe guztietara zabalduko den inkesta bat egingo baitira. Hala ere, dagoeneko esan daiteke EH Bilduko militantziak eta oinarri sozialak, herri programaren oinarrizko gakoak definitu dituela. 
 
Herri Programak ardatz eta zehar-lerro nagusi bat izango du: Herritarren parte hartzea. Udalaren gobernantza eredua demokrazia zuzen eta parte hartzailearen terminoetan garatu nahi dugu. Eredu aldaketa honek udaleko sail eta alor guztietan izango du eragina, horregatik diogu zehar-lerroa dela, lan egiteko eredu bat baita, ez proiektu edo egitasmo konkretu bat. Beraz, aurrerantzean udaletik martxan jarriko diren politika guztiek herritarren eta herriko elkarte zein eragileen parte hartzeari bide eman beharko diote ezinbestean.
 
Hala ere, Herri Programa honetan 2019-2023 legealdirako proposamen eta proiektu zehatzak ere aurkituko dira, garrantzitsua iruditzen baitzaigu herritarrei ikus eta uki daitezkeen proiektu zehatzak ere eskaintzea, beti ere gure ezkerreko oinarri ideologikoekin modu koherentean, herritar guztien ongizatea bilatuz.


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!