M-21 Xenofobiaren eta Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

EH Bildutik Espainiar Estatuaren eta EBren atzerritartasun legeak eta migrazio politikak salatu nahi ditugu, arrazismo instituzionalaren eta milaka pertsonen eskubideen urraketaren adibide garbiena baitira.

Euskal bide bat aldarrikatzen dugu kultura-aniztasuna oinarri izango duen elkarbizitzarako, eskubide berdintasunerako eta pertsona guztien inklusio sozialerako; beti ere, Euskal Herriko berezitasun kulturalak, sozialak eta politikoak aintzat hartuta.
 
Arrazakeriaren, xenofobiaren edota bestelako diskriminazioen gorakadaren aurrean, kultura-aniztasunaren kudeaketa demokratikoa proposatzen dugu, elkarbizitza sustatzeko eta pertsona guztien eskubide guztiak bermatzeko. Inor ez baita ilegala!
 
Xenofobia eta arrazakeriaren kontrako egun honetan emakume migranteek hainbat diskriminazio jasaten dituztela gogorarazi nahi dugu, eta beharrezkoa dela ekimenak martxan jartzea horiek onartzeko, ikusarazteko, eta emakumeek autonomia lortu eta ahalduntzeko. Emakume migranteek pairatzen duten zapalkuntza gehituarekin amaitzeko neurriak hartu behar direla aldarrikatzen dugu.
 
Espainiako Konstituzioak eta atzerritartasun legeek boto eskubidea ukatzen dutenez, gaur gaurkoz hainbat euskal herritarrek ez dute ez bozkatzeko ez bozkatuak izateko eskubiderik. Euskal Herrian bizi diren pertsona guztien herritartasun osoa exijitzen dugu, jatorri edota naziotasunen gainetik.

Zoritxarrez azken aldian Europan eta Espainian berpizkundea bizi duen ultra-eskuin arrazista eta xenofoboaren kontra gogor ekiteko konpromisoa hartzen dugu eta EH Bilduko kideoi gure izaera eta ekinbide antifaxista eta antiarrazistan sakontzea dagokigu. 

 
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!