Bat egiten dugu GuraSOS elkarteak deituta, bihar Donostian egingo den manifestazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2019ko otsailaren 22a

Amasa-Villabonako EH Bilduko kideok erabateko babesa adierazi nahi diogu “adOStASUNAri ESAN BAIETZ!!” lemapean GuraSOS elkarteak abiatu duen gizarte dinamikari eta hondakinen kudeaketan zein Zubietako erraustegiaren aferan adostasunak bilatzea eta Gipuzkoako herritarrei hitza eta erabakia ematea defendatzen dugu.

GuraSOS elkarteak, biharko manifestaziorako deialdia zabaltzeko argitaratu duen manifestuak alor ezberdinetako pertsona esanguratsu ugariren, Gipuzkoako dozenaka gizarte eragileren eta ehunka herritarren babesa lortu du.

MANIFESTUA:

GuraSOS-ek OTSAILAK 23-RAKO “adOStASUNAri ESAN BAIETZ!!” MANIFESTAZIORAKO DEIA LUZATU DIO GIZARTE ANITZARI

OTSAILAK 23-RAKO “adOStASUNAri ESAN BAIETZ!!”  MANIFESTAZIOA, diputazioari, foru-aldundiari eta alderdi politikoei, herritarrekiko errespetua eta duintasuna exijitzeko. 
Gizarte eredua, kalitate demokratikoa, gizartearen duitasuna eta etorkizuna dira jokoan.

50927160_10156128277318575_6565497148530491392_n


 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!