Gaur 18:30etatik 20:00etara Kuaderno zuria Malkar plazan

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2019ko otsailaren 21a

Amasa-Villabonako EH Bilduk herritarren iritzi, ideia, iradokizun edo proposamenak biltzeko "Kuaderno zuria" ekimenarekin jarraitzen du eta herritarrek kuadernoan idazteko 2. aukera izango dute gaur Villabonako Malkar plazan.

EH Bilduko kideon ustez herriko beharrei erantzungo dien herri-programa bat osatzeko garaian, ezinbestekoa da herritarrei entzutea eta gure bizilagunek izan ditzaketen ideia edo proposamenei bide emateko tresnak eskuragarri jartzea. Horretarako sortu zen "Kuaderno Zuria" ekimena eta Kiroldegiaren kanpoaldean ezarri zen lehen egunean, 12 ekarpen ezberdin jaso ziren.

Aipatzekoa da Beatriz Unzue alkategaiak egunero soinean eramaten duela kuadernoa eta irrikaz dagoela herritarrekin hitz egin eta ekarpenak kuadernoan jasotzeko.

Azkenik, Amasa-Villabonako EH Bilduko hauteskunde lan-taldeak banan-banan aztertuko ditu kuadernoan jasotako ekarpenak eta guztiek erantzun bat jasoko dute.


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!