Juan Karlos Izagirre eta Beatriz Unzue, Gipuzkoa eta Amasa-Villabonako hautagaien aurkezpen ekitaldia

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2019ko otsailaren 13a

Ekitaldia ostiral honetan izango da, 19:00ean Villabonako Aljibean

Amasa-Villabonako EH Bilduk antolatuta, ostiral honetan, otsailak 15, 19:00ean ekitaldi irekia izango da Aljibean. Bertan izango dira Juan Karlos Izagirre Gipuzkoako Ahaldun Nagusia izateko EH Bilduren hautagaia eta Beatriz Unzue Esnaola Amasa-Villabonako alkategaia.

Ekitaldia bi hautagaien arteko solasaldi bat izango da eta Gipuzkoarako zein Amasa-Villabonarako EH Bilduk dituen egitasmo eta proposamenak azalduko dituzte. Interesa duten hainbat gai jorratuko dira, Amasa-Villabonako herri programaren nondik norakoak, Gipuzkoan garrantzia handia duten gaien inguruan (herrietako merkataritza, garraio publikoa, eskualdeetarako egitasmoak...) EH Bilduk dituen iritziak eta proposamenak etab. Bertaratzen diren herritarrek galderak egiteko tartea ere izango dute. Ekitaldiaren amaieran jatekoa eta edatekoa izango dira guztientzat. 

Amasa-Villabonako EH Bildutik ekitaldira gerturatzeko gonbidapena luzatu nahi diegu herritar guztiei. Maiatzeko udal eta foru hauteskundeek aukera berriak ekarriko ditu eta EH Bildu prest eta gogotsu dago herritarrekin batera, politika egiteko beste modu askoz parte hartzaile, garden eta demokratikoago bat martxan jartzeko, bai Gipuzkoan eta baita Amasa-Villabonan ere.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!