EH Bilduk bat egin du larunbat honetan egingo diren presoen eskubideen aldeko mobilizazioekin

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2019ko urtarrilaren 10a

Euskal Herria Bildutik, SARE erakundeak larunbat honetan Bilbon egingo duen euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioan parte hartzeko deia luzatu nahi diegu Amasa-Villabonako herritarrei. 

Gizartearen inplikazioa ezinbestekoa izango da Estatuen espetxe politikak behin betirako aldatu eta dispertsioarekin (urruntze politikarekin) eta gaixotasun larriak dituzten presoen espetxealdiarekin amaitzeko. Beraz oso garrantzitsua izango da larunbat honetan Bilbo eta Baionako kaleak jendez leporaino betetzea. Horretarako deia luzatzen diogu euskal gizarte osoari, aldarrikapen bidezkoak eta premiazkoak direlako. 

Azken aldian Estatuen aldetik bestelako diskurtso batzuk eta mugimendu txikiak ikusi ditugu, baina beste martxa bat sartu beharra dagoela uste dugu. Euskal preso politikoek bizi duten egoera aldatzeko eta konponbiderako bestelako agertokia eraikitzeko martxa bat sartu eta inplikatu beharra dago.

Larunbatean denok Bilbora! ORAIN PRESOAK!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!