Bat egiten dugu "Erraustegia Gelditu!" lemapean bihar Donostian izango den manifestazioarekin

Amasa Villabonako EH Bildutik, Gipuzkoako gehiengo sindikalak eta hainbat gizarte eragilek modu bateratuan antolatutako manifestazio honetan parte hartzeko deia egiten dugu.

Eragile ugari batu dira elkarrekin erraustegia gelditzeko eskatuz, larunbat honetako manifestaziora deitzeko. Hauek dira mobilizazio berri honen sustatzaileak:  Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, Gurasos, Osasuna eta Ikerketa Mediku Taldea, ELA, LAB, CCOO, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU, Eguzki, Ernai, Gipuzkoa Zutik, Greenpeace eta No + Precariedad.
 
Hau da eragile guzti hauek, manifestazioaren aurkezpena egiteko argitaratu duten ohar bateratua:
 
Helburua Gipuzkoako erraustegia gelditzeko eskatzea.
 
Gizartea anitza da eta deialdi hau ere horren lekuko da. Gipuzkoako erraustegiko lanak gelditu, eta kontratua eten edo deuseztatu behar dela aldarrikatzeko arrazoi asko eta anitzak daude. Baina aldarrikapenean, deitzaile guztiok bat egiten dugu. Talde bakoitzak bere arrazoiak jarri ditu mahai gainean: ingurumena, osasuna, ekonomia, jasangarritasuna, demokrazia, etorkizuneko Europaren bideari eta ekonomia zirkularrari eustea… Baina bada arrazoi bat gizarte osoak konpartitu dezakeguna: garaiz gaudelako, mahai gainean aukera guztiak jarri behar direlako eta inposaketarik onartzen ez dugulako, sinatutako kontratuari ez! Osasuna, ingurumena eta herritarren interesak lehenetsi!
 
Erraustegia gelditu orain! Kontratua eten!
 
Horregatik guztiagatik, eta agintean daudenak, herritarron nahia kontutan izan behar dutelako, aldarrikapen hau ozen entzun dadin, gaur hemen batu garen taldeok, hots Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, GuraSOS, Gipuzkoa Zutik, GEIS/OEIT, Eguzki, Greenpeace, Ernai, ELA, LAB, CCOO, ENHE, ESK, STEILAS, HIRU, eta “No +Precariedad”-ek, urriak 27, larunbata arratsaldeko 17:00etan, Donostiako Mendeurren plazatik abiatuta, “Erraustegia Gelditu!" lelopean manifestazio baterako deia zabaltzen diegu herritar guztiei.
 
Azken urte honetan, 2018an, eta arrazoi ezberdinak tarteko (osasuna, ingurumen baimenak, jasangarritasun ekonomikoa, legediaren errespetua, …), atzerriko herrialdetan, gutxienez 18 erraustegi itxi edo geratu dituzte. Eta estatu mailan beste lau.
 
Hemen ere posible da eta oraindik garaiz gaude! Gure etorkizunak eta ongizateak merezi duelako, gipuzkoarrok kalera atera behar dugu, erraustegia gelditzeko exijitzera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!