Pentsiodunen mobilizazio jendetsua Amasa Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2018ko maiatzaren 28a

Gaur eguerdian dozenaka pertsona bildu dira Amasa Villabonako Berdura plazan, Duintasuna Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak egindako deialdiari erantzunez.

"Pentsio publiko duinak! Gutxieneko pentsioa 1.080€" lelopean, 75 pertsona inguru bildu dira eta hitza hartu duten antolatzaileek, PNV eta PPren arteko akordioa kritikatu dute, akordio horrek ez dituelako etorkizuneko pentsioak KPIarekin batera igotzea bermatzen eta "jendea engainatzeko trikimailu" bat dela salatuz.
 
Era berean, azken hilabeteetan pentsiodunek erakutsi duten mobilizatzeko gaitasuna eta indarra goraipatu dira, eta pentsio publiko duinak eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioak lortu arte mobilizatzen eta borrokan jarraituko dutela berretsi dute antolatzaileek. 
 
Azkenik, pentsio duinen aldeko hurrengo mobilizazioen berri eman dute:
 
- Ekainaren 9an 12:00etan Manifestazioa Tolosan (Plaza zaharretik, udaletxe aurrean)
 
- Ekainaren 11n Mobilizazioa Amasa Villabonan: 12:00etan Errebote plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!