Amasa Villabonako EH Bilduk bat egiten du euskal presoen kaleratzearen aldeko manifestazio nazionalarekin

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2018ko apirilaren 20a

Manifestazioa larunbat honetan 17:30etan Bilboko La Casilla-tik abiatuko da "Bada garaia, Presoak Kalera" lemapean.

Mobilizazio hau Ezker abertzaleko Kalera Kalera gizarte dinamikaren baitan kokatzen da eta besteak beste, euskal presoen gaia agenda politikora eramatea da helburu nagusietakoa. Azken hilabeteetan EPPK euskal preso politikoen kolektiboak hartutako erabakiei eta emandako urrats berriei babesa adieraztea eta espainiar estatuaren kartzela politika krudela salatzea izango dira ekimen honen beste ezaugarriak. Azken urtean espainiar estatuko ziegetan hil diren Kepa Del Hoyo eta Xabier Rey euskal presoak ere gogoan izango dira Bilboko kaleetan. 

Behin eta berriz eskatu den legalitate penitentziarioaren banakako ibilbideak estatu espainiarrean abiapuntuko traba bat (euskal preso politiko ia guztiek duten lehen gradua duela) azpimarratu nahi du Ezker Abertzaleak. Horrekin batera, euskal gizartearen lehentasunak dira euskal preso politiko guztien urrunketa amaitzea eta larriki gaixorik diren 22 euskal presoak urgentziaz kaleratzea. Lehentasun horiek, hala ere, ezin dute ezkutatu gatazka armatua eta honen ondorioak, eta euskal presoen izaera politikoa. Ondorioz, manifestazio honek gatazkaren ondorio guztien (eta hauen artean presoen eta errefuxiatuen kaleratzeak lehentasun nabarmena du) konponbide integralerako pausoak ematea eskatuko du.
 
Amasa Villabonako EH Bilduk bat egiten du manifestazio honen aldarrikapenekin eta ondorioz, parte hartzeko deia luzatzen diegu herritar guztiei. Emilio, Iñigo, Karlos, Manex eta Oskar herrikide presoek pairatzen duten kartzela politika bidegabearekin amaitu beharra dago eta horretarako ezinbestekoa da euskal gizartzea mugitzea eta estatuari presioa egitea. Bada garaia, presoak kalera! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!