Larunbatean Iruñeako manifestaziora joateko autobusa Villabonatik

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2018ko apirilaren 11

Autobusa 15:30etan irtengo da Villabonako Eliza ondoko geltokitik. Izena emateko lekuak: Erreka, Iratzar, Amasa kafetegia eta Egarri (Zizurkil).

Datorren astelehenean, apirilak 16, Altsasuko 8 gazteren aurkako epaiketa hasiko da espainiar Auzitegi Nazionalean. Gazte hauek guztira 375 urteko kartzela zigor eskaerari aurre egin behar diote, terrorismo akusaziopean. Adur, Jokin eta Oihan kartzelan aurkitzen dira eta dagoeneko 513 egun daramatzate giltzapean, Madrilgo espetxeetan dispertsaturik epaiketa honen hasieraren zain. Guzti hau onartezina da! Ez da Posible! Justizia eskatzen dugu!
 
Oso garrantzitsua izango da larunbat honetan Iruñeako kaleak jendez betetzea, Altsasuko gazteei elkartasuna eta babesa adierazteko, eta espainiar errepresio eta injustiziaren aurrean, herri honek tinko eta ozen benetako justizia aldarrikatzeko. Altsasuko gazteen kasua sekulako desproportzioa da, astakeria galanta, eta denon artean gelditu beharrekoa.
 
Guzti honegatik, Amasa Villabonako EH Bildutik larunbatean 17:30etan Iruñeako Golem zinemetatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen diegu herritar guztiei. Denok Iruñera!

Resultado de imagen de altsasu manifestazioa autobusa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!