Amasa Villabonako EH Bilduren herri aldizkariaren 6. alea irakurgai

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2018ko apirilaren 10a

Amasa Villabonako eta gure inguruko gai esanguratsuak jorratzen dituen aldizkariaren ale berri bat argitaratu dugu aste honetan. Udal aurrekontuak, Zubietako erraustegia, Tolosaldeko lan gatazkak, martxoaren 8ko mobilizazioak, pentsioak eta beste hainbat kontu bildu ditugu EH Bilduren herri-aldizkariaren 6. ale honetan.

Azken egunetan aldizkaria herriko etxe guztietara banatzen aritu gara auzolanean, auzoz auzo banaketa egiteko prest agertu diren bolondresen laguntzarekin. Mila esker denei!
 
Bestalde, argitalpen hau interesa duen edonoren eskura jarri nahi izan dugu eta internet bidez ere irakurri edota deskargatu dezakezue helbide honetan:

https://issuu.com/villabonaehbildu/docs/2018martxoa__2_


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!