Kataluniarekin bat, Demokrazia! askatasuna! Elkarretaratzea asteartean 19;30etan Berdura plazan

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2018ko martxoaren 26a

Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako hainbat ordezkari politiko independentista espetxeratzeko agindua eman eta Alemanian Carles Puigdemont kataluniako president zilegiaren atxiloketa gertatu ondoren, Amasa Villabonako EH Bilduk eta Gure Esku Dagok elkarlanean, elkarretaratze hau antolatu dugu.

Kataluniako herriak bizi duen salbuespeneko egoera eta Espainiako estatuaren demokrazia falta eta inboluzio demokratikoa salatzeko egingo dugu elkarretaratzea. Euskal Herriko hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek: ELA, LAB, ESK, STEE- EILAS, CNT, EHNE, HIRU, Etxalde, Gure Esku Dagok eta EH Bilduk bat egin dute deialdiarekin. Era horretara, Kataluniako herriari elkartasuna agertzeko, preso politiko kataluniarrak berehala askatzeko eta demokrazia defendatzeko bilduko gara. 

Amasa Villabonako eta Aiztondo bailarako herritarrei parte hartzeko deia luzatzen diegu.

Gu beti Kataluniarekin!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!