Zer gertatzen ari da pentsioekin? Hitzaldia: Asteazkenean 19:30etan Subijana etxean.

Duintasuna Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen elkarteak emango du hitzaldia eta Marian Esnaola eta Mikel Olabarria izango dira hizlariak. Herritar guztiei de egiten diegu hitzaldira gertura daitezen, pentsioen gaiak ez baitie soilik egungo jubilatu eta pentsiodunei eragiten, gizarte osoari baizik.

Azken asteetan pentsioen gaia pil-pilean dago, espainiar estatuak egindako %0,25eko igoera lotsagarria dela eta, milaka pentsiodun kalera irten baitira estatu osoko herri eta hirietan. Euskal Herrian bereziki arrakastatsuak izan dira pentsiodunek egin dituzten protestak.

Hori dela eta, Amasa Villabonako EH Bildutik, gure herrian gai honen inguruan herritarrak informatzeko eta pentsioei buruz patsadaz hitz egiteko beharra ikusi dugu eta horregatik Duintasuna elkartearekin harremanetan jarri eta hitzaldi hau antolatzeko urratsa eman dugu. 

Pentsio duinak izatea eskubide bat da guztiok dugun eskubidea eta espainiar estatuaren politikekin, oraingo pentsioak gero eta kaskarragoak dira eta etorkizunean pentsioak izango ote diren ere, zalantza handiak daude. Beraz, guk Euskal Herrian gure pentsioak kudeatu behar ditiugu, hori baita pentsio sistema justu eta duin bat izateko modu bakarra. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!