M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2018

Biharko geldialdi eta mobilizazioekin bat egin eta parte hartzeko deia luzatzen dugu

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2018ko martxoaren 7a

Hauek dira bihar, martxoaren 8an, Billabonako Mugimendu Feministak antolatutako deialdiak: 11:00etan Kalejira zaratatsua Errebote plazatik hasi eta herri guztian zehar eta 19:00etan elkarretaratzea Malkar plazan.

Behin baina gehiagotan adierazi dugun bezala, EH Bilduk bere babesa eta atxikimendua adierazten dio martxoaren 8ko greba feministari eta Euskal Herri osoan mugimendu feministak antolatu dituen ekimen eta mobilizazioei. Aurtengo martxoaren 8a egun historikoa izango da eta gu hor egongo gara, milaka emakumerekin batera kalean. 
Indarkeria matxistaren, estereotipo patriarkalen, emakume eta gizonen arteko soldata arrakalaren, kapitalismoak ezartzen dituen bazterketen... kontra! Egiazko berdintasunaren alde! EH Bilduko emakumeok ere, PLANTO! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!