Bat egiten dugu Asuncion klinikako langileek bihar Tolosan egingo duten manifestazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2018ko otsailaren 27a

Amasa Villabonako EH Bilduko kideak bertan izango gara, langileen lan baldintza duinak eta osasun publikoa defendatzen. Herritarrei ere dei egiten diegu langileekin bat egin, eta Tolosaldean kalitatezko osasun zerbitzuaren alde mugitu daitezen.

Ondorioz, bihar 18:00etan Tolosako udaletxearen aurrean elkartuko gara, Tolosako kaleetatik aldarrikapen eta eskaera bidezko hauek zabaltzeko. Zatoz zu ere!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!