EH Bilduk mahai gainean jarriko duen dokumentuan, EAE subjektu politiko gisa onartzen da eta erabakitzeko eskubidea ezartzen da erdigunean etorkizunerako estatus berri batera iristeko. Errealismoz eta egungo egoeratik abiatuta, EAEn Euskal Estatua eraiki nahi du EH Bilduk eta horretarako Madrilek duen beto eskubidearekin amaitu eta espainiar estatuarekin berdintasun egoera batean negoziatu behar dela aldarrikatu zuen Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari orokorrak.
Gasteizko legebiltzarreko autogobernu ponentzian erabakitzeko eskubidearen aldeko indarren arteko akordioa lortu nahi du EH Bilduk eta helburu hori lortzen zez bada, "gure errua, euskal eragile eta alderdi politikoona" izango dela "ez Madrlena" adierazi zuen Otegik. Beraz, akordioa lortzeko bere eskuetan dagoen guztia egiteko prest agertu da EH Bildu, eta PNV eta Podemos-Ahal dugu alderdiekin hitz egin, eztabaidatu eta herritarrei hitza eta erabakia emango dien akordio demokratiko batera heltzeko gonbita luzatu die.
EKITALDIKO BIDEOAK:
Arnaldo Otegi: https://www.youtube.com/watch?v=ZsDmhk5Yjuk
Maddalen Iriarte: https://www.youtube.com/watch?v=KYTa73fmz7E
"Autonomiatik subirautzara" Dokumentua:
https://docs.google.com/viewerng/viewer?url=http://twitdoc.com/upload/ehbildu/EUS.pdf