Amasa Villabonako EH Bilduren aldizkariaren ale berria

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2018ko urtarrilaren 8a

Urte berriarekin batera, Amasa Villabonako gaiak jorratzen dituen aldizkaria argitaratu dugu aste honetan. Udaleko arreta zerbitzu berria, autobus zerbitzu publikoetako murrizketak, eskola publikoaren egoera, hirigintzako gaiak eta beste hainbat kontu bildu ditugu EH Bilduren herri-aldizkariaren 5. ale honetan.

Aldizkaria herriko etxe guztietara banatuko dugu aste honetan eta banaketa hori auzolanean egingo dugu, auzoz auzo banaketa egiteko prest agertu diren bolondresen laguntzarekin. 

Hala ere, interesa duen edonoren eskura jarri nahi izan dugu argitalpena eta internet bidez ere irakur dezakezue, bi helbide hauetan:

https://issuu.com/villabonaehbildu/docs/urtarrila 

http://ehbilduamasavillabona.eus/images/st_venus/aldizkariak/Aldizkaria_V.alea_2018ko_URTARRILA.pdf

 

 

 

 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!