Amasa Villabonako udalak Kataluniar Errepublika onartu eta aitortu du

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2017ko urriaren 31

Pasa den astelehenean Amasa Villabonako udaleko osoko bilkurak Kataluniar Errepublikaren aitortza ofiziala egin zuen. EH Bildu eta EAJ-PNV-k ebazpen bateratua aurkeztu zuten udalbatzan eta gehiengo osoz onartua izan zen aldeko 12 bozka eta kontrako bakarrarekin.

Amasa Villabonako EH Bildutik, EAJ-PNVrekin ebazpen hau adostu eta onartu izana oso positiboki baloratzen dugu eta testu honek jasotzen dituen hainbat elementurekin, erabakitzeko eskubidearekin batez ere, etorkizunean ere adostasunak lantzeko erabateko prestutasuna dugula adieraztzen dugu. Bada garaia Euskal Herria nazioa dela eta erabakitzeko eskubidea duela aitortzen dugunon artean akordioak lortzeko eta hemen ere, inoren zain egon gabe, herri gisa dagokigun eskubide hori errealitate izan dadin aurrera pausuak emateko.

Garrantzitsua iruditzen zaigu gure herriko erakunde nagusia den udalak, urriaren 1eko autodeterminazio erreferendumari eta urriaren 27an Parlament-ak egindako Errepublikaren adierazpenari atxikimendua eta babesa adieraztea eta harro gaude errepublikaren aitortza ofiziala egin duen lehenengoetako erakundea Amasa Villabonako udala izateaz. Espainiar estatuaren errepresio antidemokratiko basatiari aurre egin eta ibilbide oparoa izan dezala opa diogu Kataluniar Errepublikari, laster Nazio Batuen Erakundean munduko beste estatuen artean berdintasunean, elkar ikusiko gara!

Visca la República Catalana!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!