Amasa Villabonan ere Sànchez eta Cuixart-en askatasuna eskatu dugu

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2017ko urriaren 18a

Atzo iluntzean EH Bilduren deialdiari erantzunez, 100 herritar inguru elkartu ziren Amasa Villabonako Malkar plazan eta herriko kaleetatik itzuli bat eman ondoren, Berdura plazan ekitaldia egin zen. Jordi Sànchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium Cultural kataluniar gizarte mugimendu independentistetako buruak preso politikoak direla eta espainiar estatuaren errepresio politikoa gogor salatu ziren. Azkenik, Kataluniak bezala Euskal Herriak ere, erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu zen eta EH Bildutik azaldu zen orain dela burujabetza eta autodeterminazio eskubidearen alde indarrak batu eta pozesu politiko berri bat zabaltzeko garaia. #llibertatJordis #KataluniaAurrera

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!