Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kontzentrazioa Malkar plazan izango da. Alde batetik, kataluniako autodeterminazio erreferendumari gure babesa adieraziko diogu eta aldi berean, bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabaki nahi duen kataluniar herriaren kontra, espainiar estatuak emandako erantzun errepresiboa salatuko dugu. Azken egunetan katalunian ikusi ditugunak; papeleta eta kartelak inkautatzea, komunikabideak, inprentak eta alderdi politiko independentisten egoitzak miatzea, Generalitat-eko karguen atxiloketak, 700 alkatetik gora inputatzea... onartezinak dira! aski da!
Gu Demokraziarekin eta Kataluniarekin bat!
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?