Udalaren oharra Amasako paretetan. Onartezina.

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2017ko ekainaren 27a

Udalaren ohar hau ikusi dugu Amasan. Herritar sumindu batek gainean "Zer da hau! Amasan euskeraz! Erderaz pentsatzen baduzue, gutxienez itzultzen ikasi!" margotu du boligrafo batez. Erabat onartezina da udalak ohar bat (edo edozein testu ofizial) horrelako euskara traketsean, ortografia akats eta guzti, argitaratzea. Gainera ez da lehen aldia hauxe bera gertatu dela, urtarrilean ere euskaraz penagarri idatzitako Bando bat kaleratu baitzen. Zertarako ditu udalak euskara eta itzulpen zerbitzuak? ez erabiltzeko? PNVren alkatetzak testuak euskaraz sortzeko gaitasunik ez badu, gutxienez itzulpen egokiak egin ditzala eskatzen dugu. Badirudi udal gobernu honek ez duela udalak bere garaian onartutako euskararen erabilera plana betetzeko inolako asmorik, plan horrek bando, ohar eta jakinarazpenetan euskarari lehentasuna ematea (izkien tamainan eta lodieran) eta bandoak euskara hutsez ere kaleratzeko neurriak hartzea jasotzen zuen. EH Bildutik gure kexa formala bideratuko dugu udaleko euskara batzordera, batzordea noizbait biltzen bada behintzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!