EH Bilduren prozesu eratzailean parte hartzeko azken egunak

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2017ko ekainaren 15a

Euskal Herria Bildu-ren Prozesu eratzailea aurrera doa eta larunbat honetan Bilboko Euskalduna jauregian izango den lehen Kongresuarekin amaituko da. Beraz, gaurkoa eta biharkoa dira Euskal Herria Bildu-ren prozesu eratzailean izena eman eta parte hartzeko azken egunak.

kongresua.ehbildu.eus webgunean sartu eta bertako galdetegia betez izena eman daiteke EH Bilduren prozesu eratzaile honetan. Bertan, "Araudia" eta "Dokumentu politikoa" (EH Bilduren Estatutu berriak jasotzen ditu) dokumentuak jaitsi edo deskargatu daitezke eta EH Bilduren etorkizuneko zuzendaritzako kideen bozketan ere parte hartzeko aukera dago. Horrez gain, erregistratu edo izena emanez gero, larunbatean Bilbon izango den EH Bilduren I. Kongresuan parte hartzeko aukera eskaintzen da webgunean bertan.

Internet bidez izena emateko zailtasunak izanez gero, edo aurrez aurre izena ematea nahiago duten pertsonentzat, prozesu eratzaile honetan izena ematen eta hautagaien bozketa egiten laguntzeko ordutegiak ezarri ditu Amasa Villabonako EH Bilduk:

- Osteguna 15: 18:00etatik 20:00etara Villabonako Kale Nagusiko 59 zenbakiko egoitzan.

- Ostirala 16: 10:00etatik 13:00etara Villabonako udaletxean EH Bilduk duen bulegoan (2.solairuan) 

 Amasa Villabonako EH Bildutik prozesu honetan parte hartzeko deia luzatu nahi diegu subiranista-independentista eta ezkertiarrak diren herritar guztiei.   

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!