Amasa Villabonako alderdi eta garai ezberdinetako udal hautetsiak martxoaren 19ko galdeketan parte hartzearen alde

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2017ko martxoaren 6a

Pasa den larunbat eguerdian Villabonako Amalurra plazan, gure herrian ez-ohikoa den argazki esanguratsua ateratzea lortu zuen Tolosaldeko Giltzarriak. 1979. urteko legealditik gaur egun arte, udalean zinegotzi edo alkate izandako alderdi ezberdinetako herritarrak bat egin zuten martxoaren 19ko galdeketarekin eta parte hartzeko deia luzatu zuten.

EAJ-PNV, Herri Batasuna, Euskadiko Ezkerra, Eusko Alkartasuna, Bidean, EAE-ANV eta EH Bilduko Villabonako udaleko hautetsi ohiak izan ziren argazkian, denak batera, irrifartsu eta erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimen honen alde guztiz konbentzituta.


EH Bildutik oso positiboki baloratzen dugu ideologia, pentsakera eta alderdi politiko ezberdinetako herritar hauek elkartu izana eta martxoaren 19ko herri galdeketan parte hartzea sustatzeko eman duten urratsa. Hori da bidea, finean galdeketa honen bidez, independentzia edo burujabetza defendatzetik aratago, demokrazia eta herritarren ahalduntzea aldarrikatuko dira eta helburu horien aldeko batasuna behar beharrezkoa dela pentsatzen dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!