Larunbatean Bilbon izango gara, zatoz zu ere!

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2017ko urtarrilaren 11

Amasa Villabonako EH Bildutik %100ean bat egiten dugu Sare erakundeak larunbat honetan Bilbon egingo duen manifestazioarekin.

Beste behin, milaka herritarrek Bilboko kaleak beteko ditugu euskal presoen eskubideak errespetatu behar direla ozen exijitzeko. Espainiar eta Frantziar gobernuek indarrean duten dispertsio eta urruntze kartzela politikek senideen eta lagunek pairatzen duten eskubide urraketa onartezina dakar, bada garaia behin betiko honekin amaitzeko eta presoak Euskal Herrira ekartzeko, hori da euskal gizartearen gehiengoaren iritzi irmoa eta larunbatean oso argi islatuko da hori Bilboko kaleetan.

EH Bilduko kideak bertan izango gara eta manifestazio garrantzitsu honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diegu Amasa Villabonako herritar guztiei ere.

Sare erakundetik jakinarazi digute Amasa-Villabonatik Bilbora autobusez joateko aukera oraindik zabalik dagoela eta edonork izena eman dezakeela Iru Aldeta, Xiker, Erreka, Apatx, Iratzar eta Errota Txiki tabernetan dauden zerrendetan. Autobusak 15:15ean irtengo dira Olaederra kiroldegitik eta manifestazioa amaitu ondoren itzuliko dira. Anima zaitezte!

#SalatzenDut

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!