Kalera Kalera ekimenaren helburuen artean egungo espetxe politikarekin amaitzea eta presoak Euskal Herrira ekartzea daude, beti ere gatazkaren ondorioak gainditzeko eta konponbidearen eremura eramateko asmoarekin. EH Bildutik aldarrikapen eta helburu horiek erabat konpartitzen ditugu eta aurrera urratsak lortzeko beharrezkoa ikusten dugu herritarren aktibazioa eta inplikazio zuzena. Euskal Herriko herri eta auzo askotan bezalaxe, Amasa Villabonan ere, Kalera Kalera ekimena antolatu dute hainbat preso politiko ohiek, mobilizazio eta ekiemen ugari antolatu dituztelarik.
Hemen duzue Amasa Villabonako deialdien zerrenda:
- Abenduko ostiraletan (abenduak 16, 23 eta 30) Kalera Kalera ekimenaren ikur izango diren kandelak eskuan hartu, eta giza-kate ibiltariak egingo dira Villabonako kaleetan.
- Abenduaren 24an, 19:30etan Iru Aldetatik abiatuta, Giza-Katea.