Asteazkenean "Kazetari kanaia" ikerkuntza kazetaritza proiektuaren aurkezpena Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2016ko urriaren 24a

Amasa Villabonako EH Bilduk Pepe Rei Kultur elkartearekin elkarlanean, "Kazetari kanaia" ikerkuntza kazetaritza proiektuaren aurkezpena antolatu du. Aurkezpena datorren asteazkenean izango da arratsaldeko 19:30etan Gurea zineko erakusketa aretoan. Igor Meltxor, idazle, ikerlari eta "Kazetari kanaia" edota https://elperiodistacanalla.net/ webguneko zuzendaria izango da hizlari nagusia eta ikerketa kazetaritza egitasmo honen aurkezpen publikoa egingo du. Bertaratzen direnei aipatutako webgunearen nondik norakoak azaldu, eta bertan argitaratzen diren ikerketa erreportaiei buruzko hitzaldi motz bat eskeiniko die Meltxorrek eta horrekin batera Pepe Rei kultur elkarteak egiten duen lanaren berri ere emango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!