Ostegunean EH Bilduren mitina Villabonako Berdura plazan

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2016ko irailaren 20a

Ostegun honetan hauteskunde kanpainako ekitaldia izango dugu 19:30ean Villabonako Berdura plazan. Aiztondo bailarako ekitaldi nagusia izango da eta bertan Larriatz Ugarten EH Bilduren Gipuzkoako zerrendakidea izango da hizlari nagusia.

Larraitz Ugarte oñatiarra da, zuzenbidean doktoratua eta soziologia juridiko zein mediazio familiarreko diplomatua. Aski ezaguna egin zen pasa den legealdian Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea izan zenean. Horretaz gain, mugimendu feministan ere ibilbide luzea egin duen emakumea da.

Bestalde, pintxoak, musika, bertsoak eta beste hainbat sorpresa ere izango ditugu Berdura plazan.

Anima zaitezte, eta igandean bozkatu EH Bildu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!