Hemen duzue ataria.info webgunean argitaratu zen albistea: http://ataria.info/amasa-villabona/1474044298669
Albistea irakurri ondoren, EH Bilduko udal taldeko kideek udalaren eta Zubimusu ikastolaren arteko "lankidetza hitzarmen" hori eskuratu eta aztertu nahi izan dute, baina albistean aipatzen den hitzarmen horren berririk ez dago udalean. Gaur gaurkoz, udalak ez du Zubimusu Ikastolarekin obra hau egiteko inolako hitzarmenik sinatu. Txermingo eraikineko ebakuazio eskilararen obra horri buruz udalean onartuta dagoen gauza bakarra, 2016ko aurrekontuetan udalak obra horretarako 10.000 euro bideratu dituela da. Beraz udalak zabaldutako prentsa ohar horretako titularra ez da egia. Obra hori ez da hitzarmen bati esker egin, sinpleki esanda, hitzarmenik ez dagoelako.
Amasa Villabonako EH Bildutik, kasu berri honek EAJko udal gobernuak duen funtzionatzeko modua eta estiloa oso ondo erakusten duela pentsatzen dugu. Udal Gobernu zentzudun batek ez du komunikabideetara egia ez den albisterik bidaltzen. Bestalde abistean agitaratu denaren arabera, udalak obra honetan egingo duen gastua izugarri haziko litzateke: 2016ko aurrekontuetan onartuta dauden 10.000 eurotatik, 76.493 eurotara. Gure ustez, hitzarmen bat sinatzeko asmoa badago eta horrek tamaina horretako gastu publikoa eragingo badu, lehendik udaleko organoetan (batzordeetan) gaia aurkeztu, aztertu, eztabaidatu eta azkenik bozkatu egin beharko litzateke. Udal gobernu serio edo arduratsu batek hori egingo luke, baina zoritxarrez Villabonako udaleko EAJko gobernuaren jokabidea eta lan egiteko moduak ez dira batere serioak. Hau ondo isladatzen duen datu bat emango dugu, legealdia hasi zenetik (2015eko ekaina) ez da hezkuntzari buruzko gairik landu udaleko batzorde batean.
Udal batek, admisistrazio publiko batek, egiak ez diren albisteak komunikabideetan zabaldu eta argitaratzea erabat onartezina da eta horrexegatik, Amasa Villabonako EH Bilduko udal taldetik azalpenak ematea eskatzen diogu EAJko udal gobernuari.