Gaur 20:00etan Hauteskundeei buruzko Batzar irekia

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2016ko abuztuaren 31

Batzar honen helburu nagusia, datorren irailaren 25ean izango diren EAEko hauteskunde autonomikoei begira Amasa Villabonan egin beharreko lana antolatzea izango da. Batzarraren lehen zatian hauteskunde hauetarako EH Bilduk egiten duen eskaintza politikoaren (programa) berri emango da eta herritarrei zabaldu beharreko mezuei buruz ere hitz egin edo eztabaidatu ahal izango da. Ondoren, hauteskunde kanpainarako EH Bilduk eskaintzen dituen tresna eta bitartekoak azalduko dira eta Gipuzkoa mailan aurreikusten diren ekimen edo ekitaldi nagusien egutegia ere aurkeztuko da. Hau kontuan izanik, Amasa Villabonan EH Bilduk egin beharreko lana zehaztuko da batzarrean parte hartzen dutenen artean. Zein ekimen egin behar ditu EH Bilduk Amasa Villabonan? nola iritsi gaitezke herritarrengana? zein tresna behar ditugu horretarako?... Galdera hauei erantzunak aurkitzen saiatuko gara eta denon artean ekimen zerrenda bat osatu eta egutegi bat adostuko dugu, irailaren 9an hasten den hauteskunde kanpainan zehar egingo dena finkatuz. Anima zaitezte eta parte hartu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!