KALITATEZKO BOTOAREKIN, KALITAT€ZKO SOLDATA

Amasa Villabonako EH Bildu koaliziotik, aste honetan Villabonako udalean izan den osoko bilkuraren kronika bat osatzea erabaki dugu. Bilkura honetan hainbat gai jorratu baziren ere, herritarrei interesatzen zaiela jakitun garenez, alkateak bere buruari ezarritako soldataren gaia azpimarratuko dugu.

Amasa Villabonako EH Bildu koaliziotik, aste honetan Villabonako udalean izan den osoko bilkuraren kronika bat osatzea erabaki dugu. Bilkura honetan hainbat gai jorratu baziren ere, herritarrei interesatzen zaiela jakitun garenez, alkateak bere buruari ezarritako soldataren gaia azpimarratuko dugu. 

Oraingoan bai, EAJko zinegotzi guztiak osoko bilkurara etorri zirenez, Maite Izagirre alkate berriak bere buruarentzat ezarri nahi zuen 52.000 euroko soldata onartzea lortu du. Gai hau osoko bilkurako 3. puntuan jorratu zen eta kontu honek herritarren artean kezka edo ezinegona sortu duela frogatu zen,  hainbat herritar pleno aretora gerturatu baitziren  bereziki puntu honetan zer gertatuko zen zuzenean ikustera. 

Lehenik, PSOEko Maria Luisa Arija andreak hartu zuen hitza eta soldata hori justua iruditzen zaiola eta alkatearen soldata zenbatekoa izango den EAJk erabaki behar duela defendatu zuen. Hala ere, denen harridurarako bere bozka aldatu eta oraingoan abstenitu egingo zela azaldu zuen, Hauek izan ziren Arijaren hitzak: "Me voy a abstener, no por nada, estando de acuerdo con el sueldo, si no por que la actitud vuestra (EAJko kideei zuzenduaz) cuando hay una presión fuerte como pasó con las subvenciones, derrepente se cede... yo ya me quedo en la abstención".  

EH Bildu koalizioko Nora Urbizuk eman zion jarraipena eztabaidari, bere hitzetan, errespetu falta izugarria izan zen udal gobernuak osoko bilkurara ekarritako gai bat mahai gainean uztea. Aurreko plenoan, EAJko hainbat zinegotziren ezinetorria zela eta, ezin izango baitzuten puntu hau onartutzat eman. Urbizuk, bilkura honetarako soldataren kopurua txikiagoa ekarriko zutenaren "itxaropen" apur bat bazutela aipatu zuen. Baina, hori horrela ez zela ikusirik, gobernu honen estrategia lehenik poltsikoa izaten jarraitzen duela azpimarratu zuen.

Urbizuk, puntualizazio bat egin nahi izan zuen gai honek herrian sortu duen ezinegonaren harira. Bere hitzetan herrian giro txarra eta krispazioa ez du sortu egi bat publiko egin edo salatzeak. Krispazioa sortu duena egi hori atrebentzia horrekin hartzea da.

Soldata honen gehiegizkotasuna azpimarratu zuen EH Bilduko bozeramaleak.Urteak 52 aste dituela jakinda, asteko 1000€ko soldata proposatzen zutela aipatu zion Urbizuk Izagirre alkateari. Horrelako erabaki bat hartu aurretik, herriaren egoera sozio-ekonomikoa errepasatzea gomendatu zion herritarren zati handi batek, lan handiak baititu 1000 euro irabazteko gaur egun Amasa-Villabonan. Jarraian, Urbizu herritar orok behar lukeen soldata idealetaz haritu zen, jubilatuen 1.080€tako pentsioa esaterako. Baina argi utzi zuen, ez zela hori ez Amasa-Villabonako egoera, ez Euskal Herrikoa ere. Errealitateak beste zenbaki batzuk aipatzen dizkigula gure herrian, esaterako Gizarte Larrialdi Laguntzetarako udalak jartzen duen diru kopurua ez dela nahikoa izango, ekainerako %65a bideratu den garaiean, ura eta zaborren tasak ordaintzeko ematen den laguntza eskaera  sekula baino herritar gehiagok egin duela. Datu kezkagarriak dira inondik inora.

Bere hitzartzea amaitzeko, Urbizuk soldata igoera honek, ideal horietatik gure gizartea gehiago urruntzen duela aipatu zuen, ezberdintasun sozial-ekonomikoak are eta gehiago nabarmenduz, eta modu publikoan gainera, herritarrongandik gertuen dagoen administrazio publikoan. EH Bilduk soldata duina eskubide gisa ulertzen duela azpimarratu zeun, ez besteen bizkar lortutakoa.

EH Bildutik egindako kritikei Ibon Ariznabarreta EAJko zinegotziak erantzun zien, Maite Izagirre alkateari zuzendutako aipamen ugari egin baziren ere, alkateak ez zuen hitzik ere esan eta isil-isilik egotea erabaki zuen, bere soldataren defentsa Ariznabarreta jaunaren eskuetan utziz. Zinegotzi jeltzaleak alkateak dituen ardura handiak azpimarratu zituen eta horregatik alkateak udalean gehien kobratzen duen langilearen pare kobratzeko eskubide osoa duela aldarrikatu zuen. Bestalde, alkateak udaletik kanpo zuen lanean kobratzen zuenak, alkate bezala kobratu beharrekoarekin zer ikusirik ez duela izan behar aipatu zuen. Ondoren, EH Bilduren jarrera kritikatu zuen, koalizio abertzaleko kideak "demagogia" egiten ari direla salatuz eta Zizurkil eta Usurbilgo EH Bilduko alkateen soldatak aipatu zituen, gaia desbideratzeko eta hika-mika pizteko asmo garbiarekin. EAJ-PNVk arduradun politikoek kalitatezko soldatak izan behar dituztela defendatzen duela azpimarratu zuen, alderdi jeltzaleak inoiz ez duela beste alkateen soldata kritikatu eta gainera zenbat kobratzen duten berdin berdin zaiela edo ez zaiela axola ere esan zuen.

Jarraian, Xabat Laborde EH Bilduko zinegotziak hartu zuen hitza eta EAJk aurreko astean publiko egin eta herriko etxe guztietara banatutako gutunari buruzko irakurketa politikoa egin nahi izan zuen. Gutun hori "penagarria" eta "iruzurtia" zela salatu zuen Labordek eta hori baieztatzeko hainbat arrazoi aurkeztu zituen. Testuaren hasieran, Gasteizko legebiltzarrean EAJ eta EH Bilduren babesarekin onartutako udal legea aipatzearekin, herritarrak nahasteko borondate garbia zutela leporatu zien EAJko zinegotziei. Izan ere, ez da lege hori alkatearen 52.000 euroko soldata baimentzen duena, 2015eko irailean EAJ-PNVk PSOE eta PPren babesarekin Gipuzkoako Diputazioan onartutako Foru Dekretua baizik. Labordek Foru Dekretu hori espreski EAJko alkateek beren buruari soldata igotzeko egin zela salatu zuen eta Xabier Olano Gipuzkoako Batzar Nagusietako EH Bilduko bozeramaileak dekretu horren eztabaidan botatako hitzak gogora ekarri zituen: "Krisi ekonomikoa bizi dugun garai honetan, EAJko politikariek beren buruari soldatak igotzeko legeak egiten aritzea, diruzale hutsa izatea da, diru-gosea izatea".

EH Bilduko zinegotziak galdera zuzena bota zien EAJko udal taldeko kideei: "alkateak ardura edo respontsabilitate handia duela aipatzen duzue behin eta berriz, baina hori badakigu, ez da ezer berria, orain arte alkate postua bete dutenek ere ardura berdinak izan dituzte, orain Maitek ardura handiagoak al ditu lehen Iban Agirrek zituenak baino? Jeltzaleek ez zuten erantzun nahi izan. Bestalde, "gure herriko jendea inozoa edo tontoa balitz bezala tratatzea" leporatu zion Labordek EAJri, gutunean soldata gordina (bruto) eta garbia (neto) berdinak ez direla azpimarratzen zela argudiatuta, "herritarrak badakite hori bereizten, horrelako azalpenek ez dute zentzurik". 

Ondoren, jeltzaleek EH Bilduri egindako kritikei erantzun zien Labordek: "gu talde klasista bat garela esatera ere ausartu zarete, kasta sistema etab... PNVkoek guri hori loporatzea txiste bat dela dirudi, baina ez, zuek gainera lotsarik gabe publikoki zabaldu eta buzoneatu ere egin duzue". Hau esan ondoren herri honetan norbait klasista bada, hori EAJ-PNV alderdia dela esan zuen EH Bilduko ordezkariak: "EAJ da Gipuzkoako aberatsei, diru gehien dutenei zergak kentzen dizkiena, RGIa kobratzeko baldintzak gogortu dituena, gure gizarteko behartsuenei Gizarte Larrialdi Laguntzak kendu nahi dizkiena, gure herriari ezertxo ere ekarriko ez dion AHTan milaka miloi euro xahutzen dituena krisi garaian, beti Adegi eta Confevasc-ekin eskutik emanda doana langileen ordezkariak diren gehiengo sindikalarekin beti gatazkan eta bronkan dabilen bitartean, bi etxebizitza edo gehiago dituztenei zergak jeisten diena... hori da PNVk egiten duena, kase altuenen defentsan beti, aberatsenen, enpresari handien eta burgesiaren interesak defendatuz!".      

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!