Hasi da hauteskunde kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2016ko ekainaren 10a

Gaur hasi da hauteskunde orokorretako kanpaina. Ohiturari jarraituz, goizaldeko 00:00etan Amasa Villabonako EH Bilduko 10 laguneko kuadrila elkartu da herrian zehar hauteskundeetako kartel eta pankartak jartzeko. Hauteskunde kanpaina honetan, Amasa Villabonako EH Bilduk lehentasuna eman dio herritarrekin egon, entzun eta hauteskunde hauetan bozkatzeak duen garrantziari buruz hitz egiteari. Beraz, datozen egunetan kalean aurkituko gaituzue, eskuorriak banatzen, EH Bilduren eskaintza politikoa azaltzen etab. Datozen bi asteetarako kotxe karabanak, kalejira, eskuorri banaketak, gazteen argazkia etab. antolatu ditugu. Ekainaren 26an bozkatu EH Bildu! Aukerak zabaltzera goaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!