"Idomeni: Ez gure izenean!" kanpaina burutu du Amasa Villabonako EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2016ko martxoaren 22a

Amasa Villabonako EH Bilduk pasa den larunbatean Villabonako Amalurra plazan egindako ekimenarekin hasi, eta irudi hauen argitalpenarekin jarraipana eman dio sentsibilizazio kanpaina honi. 

Kanpainaren helburua egun hauetan Idomeni izeneko Greziako paraje hartan Europara sartu nahian dauden eta eskubide urraketa larriak pairatzen ari diren errefuxiatuei elkartasuna eta babesa adieraztea eta Europar Batasunak Turkiarekin sinatu berri duen akordio lotsagarria salatu edo arbuiatzea da.

EB-Turkia akordioari EZ!

Errefuxiatuak ongi etorriak dira gurean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!