Batzar irekiaren deialdia: Otsailak 2, asteartea 20:00ean Gurea zineko erakusketa aretoan.
Amasa Villabonako EH Bildu koaliziotik batzar ireki honetan parte hartzeko deialdia luzatu nahi diegu herritar guztiei.
EAJ-PNV eta EH Bilduren arteko aurre akordioa:
Hondakinen bilketa sistema berri bat adosteko asmoz hainbat hilabetetan luzatu den negozioazio faseak fruituak eman ditu eta aurre-akordio bat erdietsi da.
Aurre-akordio honetan, Amasa Villabonan 5. edukiontzi bidezko bilketa sistema ezartzea proposatzen da. Errefusa eta organikoaren edukontziek tamaina ertaina eta Txip bidezko irekiera kontrolatua izango dute. Bestalde, sistema honen bidez birziklatze tasa ez bada %70era iristen, neurri zuzentzaileak ezarteko konpromisoa hartzen dute alderdiek.
DOKUMENTUA OSORIK:
HONDAKINEN BILKETA SISTEMA BERRI BATERAKO AURREAKORDIOA
– 5. EDUKIONTZIA
– Organikoa eta errefusaren edukiontziak txip bidezko irekiera izango dute.
– Organiko eta errefusaren edukiontziak tamaina ertainekoak izango dira (2.200 litroko edukierakoak).
Edukiontzia (frakzioa) | Irekiera aldiak (astean) | Bilketa (astean) |
Organikoa | 7 | 4 |
Errefusa | 2 | 2 |
Ontzi arinak | Libre | 4 |
Papera | Libre | 4 |
Beira | Libre | – |
Herrian zehar 16 gunetan egongo dira edukiontzi guzti hauek, gaur egun papera eta beiraren edukiontziak dauden lekuetan gutxi gora behera.
Sortzaile bereziak: Kartoia atez ate, astean bi egunetan jasoko da. Errefusa atez ate eta astean behin.
Pardelak:
Sortzaile bereziak: Santiago egoitza, Haur eskola eta ikastetxeetan astean lau egunetan jasoko dira.
Herritarrak: Errefusaren edukiontzian botako dira. Txiparekin egunero zabaltzeko aukera aztertuko da.
* Aurre akordio hau izenpentzen dugun alderdiok bilketa sistema honek lortutako emaitzetan birziklatze tasa %70era iritsi ezean, neurri zuzentzaileak ezartzeko konpromisoa hartzen dugu. Neurri zuzentzaile hauek udaleko ingurumen batzordean eztabaidatu eta onartuko dira.