Bigarren mundu gerran Nazien kontzentrazio esparru

Bigarren mundu gerran Nazien kontzentrazio esparruetan gatibu egondako Amasa Villabonako herritarrei omenaldi ekitaldia dugu bihar 12.00etan Errebote plazan. Adolfo Lozano Olazabal eta Alberto Beaufort Barrengedo izan ziren Mauthausen-eko kontzentrazio esparru izugarrian egon ziren billabonatarrak. Mauthausen-en sekulako sarraskia egin zuten Naziek (ehunka mila pertsona hil zituzten bertan) eta Adolfo Lozano ere bertan hil zen. Alberto Beaufort-ek zortea izan zuen eta AEBetako armadak kontzentrazio esparru hau askatu arte bizirik iraun ahal izan zuen. EH Bildutik deialdia luzatu nahi diegu herritar guztiei, Aritza Kultur elkarteak antolatutako omenaldi ekitaldi honetara gerturatzeko. "Akordatzen garelako, bizirik daude"

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!