Emakueen aurkako indarkeriaren kontrako eguna dela

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2015eko azaroaren 26a

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna dela eta, larunbat honetan 19.00ean Gurea Zineko erakusketa gelan pelikula emanaldia antolatu du Amasa Villabonako EH BILDUk. 1999. urtean Nazio Batuen Asanblada Orokorrak, azaroaren 25a izendatu zuen emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako egun gisa. Baina zergatik egun zehatz hori? erabaki hori ez da kasualitatea eta "En el tiempo de las mariposas" filmak kontatzen duen historia tragikoan du jatorria. Tximeleten irudiak ikusi ahal izan genituen atzo berdura plazan, baina zergaitik tximeletak? Film honetan izango duzue erantzuna. EH BILDUtik herritar oro gonbidatu nahi dugu film hau ikustera. Anima Zaitezte!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!