Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
MEMORIA OSOA mahai ingurua bihar Villabonan.
Bihar 19.00ean Gurea zineko erakusketa aretoan, Mahai inguru interesgarria antolatu du EH BILDU koalizioak. Bertan parte hartuko duten hizlariak, Ane Muguruza (Josu Muguruzaren alaba), Julen Arzuaga (abokatua eta EH Bilduko parlamentaria Gasteizen) eta Marian Beitialarrangoitia (Datozen hauteskunde orokorretan EH bilduko hautagaia Madrilgo kongresurako) izango dira.
Amasa Villabonako EH Bildutik, mahai inguru honetara gerturatzeko gonbidapena luzatu nahi diegu herritarrei.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?