Hassanna Aalia errefuxiatu sahararrari elkartasuna adierazi dio Amasa Villabonako Udalbatzak

EH Bilduk aurkeztutako mozioa aho batez onartu zen pasa den asteleheneko Villabonako udaleko osoko bilkuran. Hauxe da Amasa Villabonako EH Bilduk aurkeztutako mozioa:

HASSANNA AALIAri ELKARTASUNA ADIERAZTEKO MOZIOA

Mozio hau izenpetzen duen Amasa Villabonako EH BILDU koalizioak, indarrean dagoen legeriaren babesean, bere eztabaidarako eta onespenerako hurrengo PROPOSAMENA aurkezten dio Villabonako udaleko Osoko Bilkurari, Hassanna Aaliari babes politikoa ukatzearen inguruan (eta Estatu espainiarra uzteko 15 eguneko epeari buruz).

Hassanna Aalia 1988an El Aaiunen jaio zen, Mendebaldeko Saharan.

2010ean Gdeim Izik kanpamentuko protesta baketsuan parte hartzen du aktiboki. Gertaera honengatik epaitua izan zen eta lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten.

2011ko urrian ikasketa-beka bati esker Bilbora bidaiatzen du. El Aaiunera itzultzeko bi hilabete falta zirenean bere izena agertzen da Gdeim Izikeko gertaerengatik Auzitegi Militar batek epaituko dituen pertsonen zerrendan; hark Bilbon geratzea erabakitzen du eta gobernu espainiarrari babes politikoa eskatzea, bere herrira itzuliz gero autoritate marokoarrek kartzelatuko luketelako.

2013ko otsailaren 17an Rabateko Auzitegi Militarrak 25 zibil sahararren kontra sententzia ematen du; Hassanna Aaliari biziarteko kartzela-zigorra zigorra ezartzen dio (errebeldian aitortuta).

Hainbat nazioarteko legelari prestigiotsuek epaiketa erabat deuseztzat jotzen dute: ez zegoen ez lekuko fidagarririk ez probarik, horrela Nazioarteko Zuzenbideari (Genevako Hitzarmena) bizkarra emanez.

Harrezkero estatu espainiarrean zehar dabil, kartzelatutako bere lagunek sufritzen duten babesgabetasun egoera jakinarazten eta erregimen marokoarrak egunero Herri Sahararra menderatze aldera eragiten duen bidegabekeria salatzen.

2015eko urtarrilaren 19an Hassannari bere babes-eskaerari uko egiten zaiola jakinarazten diote eta lurralde espainiarra uzteko 15 eguneko epea ematen diotela.

Hassannaren abokatuek Auzitegi Nazionalean helegitea aurkeztu zuten eta onartua izan zen. Auzitegi Nazionalak kanporatzeko aginduari buruz emandako kautelazko eteteak Hassanna Aalia babesten du. Une honetan, Hassanna Auzitegi Nazionalak bere asilo-eskubideari buruz eman beharreko behin betiko ebazpenaren zain dago.

2015eko urriaren 6an Burgosen atxilotu zuten. Ondoren zehapen-prozedura bat zabaldu zioten, bere abokatu Javier Canivellek 48 ordu baino gutxiagon errekurritu duena. Prozesu hau estatutik kanporatzeko proposamenean amai daiteke.

 Guzti hau dela eta, egoeraren larritasunaren aurrean, Bilkura honek honako ERABAKIAK hartu ditu:

- Hassanna Aaliari eta bere familiari sostengua eta elkartasuna adieraztea.

- Arbuiatu egiten du Hassanna Aalia giza eskubideen aldeko saharar ekintzailea urriaren 6an Burgosen atxilotu izana eta ondoren zabaldu den prozedura.

- Egiaztatzen du Auzitegi Nazionalak kanporatzeko aginduari buruz emandako kautelazko eteteak Hassanna Aalia babesten duela. Une honetan, Hassanna Auzitegi Nazionalak bere asilo-eskubideari buruz eman beharreko behin betiko ebazpenaren zain dago.

 - Barne Ministerioari eskatzen dio Hassanna Aaliak asilo politikorako duen eskubidea aitortu dezala, bere erabakia berriz aztertuz, nazioarteko babes-eskaera 12/2009 Legeak ezarritakoarekin bat onartuta. Izan ere, bere herrialdera itzuliz gero Marokoko agintari okupatzaileek gogor zigortuko dute eta ezin izango da presondegitik irten bizitza osoan, politikoki aktiboa eta nazioartean ezaguna izateagatik, saharar herriaren autodeterminazio-eskubidearen alde modu baketsuan borrokatzeagatik.

- Marokoko Gobernua Mendebaldeko Saharan eragiten ari den Giza Eskubideen bortxaketa areagotzen ari dela eta gure ardura azaltzea. Errepresio egoera honi amaiera ematea eta Saharako preso politiko guztiak aske uztea.

- Berretsi egiten ditu bere konpromisoa Saharar Herriarekin eta bere babesa ekimen politiko eta sozialen alde, konponbide justua eta behin betikoa lortzera bideratuta, NBEk adostutako Autodeterminazio Erreferenduma ospatzea eskatuz; hau baita konflikto luze hau lurraldearentzat modu iraunkor, baketsu eta egonkorrean konpontzeko era bakarra.

- Akordio hauek ondoko erakundeetara bidaltzea:

ESPAINIAKO ERREGE-ETXERA

ESPAINIAKO GOBERNU BURUARI

KANPO HARREMANETARAKO ESPAINIAR MINISTROARI

ESPAINIAKO BARNE MINISTROARI

NAZIO BATUEN AURREKO ESPAINIAKO MISIO IRAUNKORRARI

ACNURREN ORDEZKARITZA ESPAINIAN:

EUROPAKO PARLAMENTUKO PRESIDENTEARI.

EUROPAR KONTSEILUKO PRESIDENTEARI.

MAROKOK ESPAINIAN DUEN ENBAXADARA.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!