Batzar ireki honetan 2 gai nagusi jorratuko dira, batetik espainiar hauteskunde orokorrak eta EH Bilduk martxan jarritako prozesu parte hartzailea, eta besetetik, 2015-2016 ikasturtean Amasa Villabonan EH Bilduk dituen erronka nagusien aurkezpena.
- Hauteskunde orokorrak:
Lehen puntuan Amaiur koalizioak azken 4 urteetan espainiako kongresu eta senatuan egindako lanaren balorazioa partekatuko da eta parte hartzaileen iritziak jasoko dira.
Ondoren, duela aste batzuk gizarte zibileko hainbat pertsonak publikoki ezkerreko alderdi ezberdinen artean adostasunak bilatu eta zerrenda bateratua osatzeko proposamena azaldu eta erantzun bat emango diogu. Puntu honetan parte hartzaile guztien artean bozketa egingo da, pertsona bakoitzak boto bat izango du (alde, kontra edo zuri) eta irtendako emaitza EH Bilduko egiturara bideratuko da. Euskal Herri osoan zehar izango diren herri batzarretako boto guztiak kontatuko dira eta emaitzaren arabera erabakiko da zein den EH Bilduren jarrera proposamen honekiko.
Batzarrean parte hartzen duten guztiek eskubidea dute espainiar kongresu eta senaturako egokiak ikusten dituen hautagaiak proposatzeko. Proposatzen diren pertsona guztien izen abizenak EH Bilduko egiturara bideratuko dira eta horren arabera erabakiko dira hurrengo hauteskunde hauetarako hautagai guztiak.
Prozesu parte hartzaile honen inguruko informazio gehiago: http://ehbildu.eus/…/hautesku…/espainiako-hauteskundeak-2015 webgunean duzue.
- Amasa Villabonako erronka nagusiak:
Azkenik, 2015-2016 kurtso politikoan EH Bilduk Amasa Villabonan dituen erronka nagusien aurkezpena eta eztabaida egingo da. Amasa Villabonako EH Bilgune zabala eratzea, udaletxean oposizio lan eraikitzailea eta eraginkorra egitea, gure herriko elkarte eta eragileekin elkarlana etab. izango dira aurkeztuko diren erronkak.
Amasa Villabonako ezkertiar eta soberanista-independentista guztiak gonbidatuta daude, beraz, animatu eta parte hartu!