Ogasun Batzorde bat sortzea proposatu du Zizurkilgo EAJk

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Tolosaldea 2025eko azaroaren 25a

Osoko bilkurara iritsi aurretik ordenantza fiskalak, aurrekontuak eta inbertsioak aztertzeko eztabaida ekonomikorako gune egonkor bat eskatu du talde jeltzaleak.

Zizurkilgo EAJk proposamen bat aurkeztu du Ogasuneko Informazio Batzorde Iraunkorra sortzeko, gardentasuna hobetzeko, talde politiko guztien parte hartzea indartzeko eta udal kudeaketa irekiagoa eta demokratikoagoa bermatzeko. Ekimena hurrengo udalbatzan erregistratu da eztabaidatzeko.

Talde jeltzalearen ustez, gaur egun udalerriarentzat funtsezkoak diren gaiak, hala nola ordenantza fiskalen onarpena — herritarrek ordaintzen dituzten zergak eta tasak zehazten dituena — edo udal aurrekontua — gastua eta inbertsioak definitzen dituena —, aldez aurreko eztabaida egokirik gabe izapidetzen dira, osoko bilkuran bozkatu aurretik proposamenen azterketa teknikoa eta politikoa zailduz.

EAJren arabera, batzorde honen sorrerak aukera hauek emango lituzke:
 • Udal talde guztien benetako parte hartzea bermatzea, osoko bilkuraren proportzionaltasuna errespetatuz.
 • Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak egitea eta hauen gauzatzea eztabaida publikora zabaltzea.
 • Udalaren kudeaketa ekonomikoan gardentasuna eta kontu ematea hobetzea.
 • Osoko bilkuraren lana arintzea, gaiak kontrastearen eta eztabaidaren ondoriozko aurretiazko irizpen batekin iristen direnean.

Proposamenak Ogasun batzordeak ogasun, aurrekontu, ordenantza fiskal, kontratazio eta ondare arloekin zerikusia duten gai guztiak aztertu, informatu eta irizpena ematea,osoko bilkurara eraman aurretik planteatzen du. Era berean, bere osaerak osoko bilkuraren proportzionaltasuna errespetatzeko eskatu du, talde politiko guztien parte hartzea bermatuz, AJAren 124. artikuluak ezartzen duen bezala. Proposatzen da, halaber, batzordea gutxienez urtean bitan biltzea, edo aztertu beharreko gaien arabera behar adina aldiz. 

Zizurkilgo EAJk adierazi duenez, proposamen hori «ez da gai formala, baizik eta udalaren kalitate demokratikoa hobetzeko eta erabaki ekonomikoak zorroztasunez, informazioarekin eta parte hartzearekin hartzen direla ziurtatzeko beharra». Taldeak defendatzen du lan espazio hori irekitzeak aukera emango lukeela proposamenak kontrastatzeko, dokumentazioa denbora nahikoarekin aztertzeko eta herritar guztien onurarako akordioak errazteko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!