EAJren udal taldeak hauxe kritikatu du: EH Bilduren gobernuak Zizurkilgo herritar guztien gune bat 50 bazkideentzako jarduera pribatua egiten duen enpresa bati doan utzi izana, lokal horren titulartasuna Zizurkilgo 3.000 biztanleena denean. Doako lagapen hori bidegabea da herriko merkatari eta enpresekiko.
Herribizigunek erabaki zuen kooperatiba bihurtuko zela (eratze-eskrituretan agertzen den bezala), hainbat hornitzaileri erosi eta bazkideei, urteko kuota ordaintzen duten bazkideei, saltzen dizkien produktuak saltzeko. Horren aurrean, EAJk ez du ezer esateko edo kritikatzeko.
Joan den legealdiaren amaieran, EH Bilduren udal gobernuak kooperatiba horri Plazaetxeberriko sotoa doan erabiltzea uztea erabaki zuen. Eta akordio horrekin ez dator bat EAJ; izan ere, guk salatzen dugu udal jabetzako lokal baten erabilera eta gozamena erabat doan kooperatiba pribatu bati esleitu izana.
Era berean, salatu nahi dugu udalak kooperatiba horri dagozkion zergak ez dizkiola kobratzen. Guk argi ikusten dugu udalak kooperatibari ordainarazi beharko lizkiokeela, Zizurkilgo merkatari eta enpresa guztiei –kooperatibak izan edo ez– kobratzen dizkien modu berean. Udalaren jokabidea kooperatiba horrekiko mesede-tratua da eta, hortaz, EAJk herriko merkatariei eta enpresa guztiei dakarkien konparaziozko bidegabekeria saihestea eskatzen du.
Alkateak 2024ko martxoaren 26ko Osoko Bilkuran jakinarazi zuen udalak ez duela inolako neurririk hartuko irregulartasun horiek konpontzeko; beraz, irregulartasun horiek mantenduko dira, eta kooperatibak bere jarduera komertziala doan egiten jarraituko du lokala.
Gainera, udalaren erabakia uler genezake iniziatibak Zizurkilgo ekoizleak sustatzeko asmoa balu, baina, webgunearen arabera, kooperatibako kideen kopuru txiki bat baino ez da herrikoa, eta, beraz, helburua ez da tokiko ekoizle txikiei eta Zizurkilgo merkatariei laguntzea.
EAJtik uste dugu zizurkildarren ordezkari garen aldetik eskubidea dugula iritzia emateko eta gobernu taldeak hartzen dituen erabakiak kritikatzeko; are gehiago, erabaki horiek zizurkildarren interesen aurkakoak badira. Horixe izan zen gure prentsa oharraren asmo bakarra.