Zizurkilgo EH Bilduren udal gobernuak doan utzi dio Etxeberri Plazako sotoa enpresa pribatu bati

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Tolosaldea 2024ko mar. 15a, 10:38

Enpresa pribatu honek bere produktuak bere bazkideei soilik banatzen dizkie

2023ko maiatzean, EH Bilduren udal gobernuak Plaza Etxeberriko sotoa espazio publikoa, enpresa pribatu bati doako lagatzea onartu zuen, enpresa honek bere jarduera ekonomikoa egiteko, bazkideei esklusiboki zerbitzatzen dien aktibitatea. Erregistroan inskribatuta dago kooperatiba gisa eta bere xede soziala bere bazkideei eta senideei produktuak saltzea dena, eta bazkidetza-kuota kotizatzen ez duten Zizurkilgo hiritarrentzat eskuragarri ez dagoena.

Kooperatibak dagokion erregistroan inskripzioa atzeratu du, hau 2024ko urtarrilaren 18an onartua izan da. 2019 amaieratik, lehen elkarte gisa eta orain sozietate gisa, bere jarduera ekonomikoa espazio publikoan garatu baitu tokiko eta itundutako zerga guztien ordainketak saihestuz eta urte askoan udalarekin inolako kontratu-harremanik gabe.

EAJ taldeak salatu du, udal osoko bilkura askotan, enpresa pribatu batek dohainik espazio publikoa erabiltzen duela, eta herriko gainerako establezimenduekin alderatua bidegabekeria dela. Eta gainera azpimarratu behar dugu, web orriaren arabera, ekoizle gehienak ere ez direla Zizurkilgoak. Baita ere, mahai gainean jarri behar dugu Udalak Etxeberri Plaza erosi zuela zizurkildar guztien diruarekin kreditu bidez 750.000 euro ordainduz eta orain esaten digute egin beharreko inbertsioa milioi bat euroko kostua izango duela.

Zizurkilgo herritarrentzat onuragarria al da EH Bilduren jokabide hori? Benetan sinetsarazi nahi diguzue Zizurkilen eta bertako bizilagunen aldekoa dela? EAJtik salatu nahi dugu EH Bilduk enpresa pribatu bati ematen dion mesede-tratua. Enpresa horrek jarduera pribatua egiten du bere bazkideentzat bakarrik, eta udal-gune bat doan eskaintzen zaio.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!