Bertan, lehen eskutik ezagutu ahal izan genuen departamentu honek esku artean dituen proiektu ezberdinen berri. Besteren artean azpimarratu nahi genuke ezagutzera eman ziguten Basotik Fundazioaren sorrera, honen berritasunarengatik eta herrikideen artean izango duen garrantziagatik.
Gipuzkoako lurraldearen %61,5 basoak dira eta hauen uzte maila geroz eta handiagoa dela ikusirik, Foru Aldundiak Basotik Fundazioa sortu du hiru helburu nagusirekin:
- - Gipuzkoako basoen zaintzan kudeaketa profesional, homogeneo eta iraunkorra eskainiz, dagoen zatiketa eta abandonoari aurre egitea.
- - Klima aldaketaren aurkako borrokan gogor egitea.
- - Gipuzkoan 6.000 lanpostu sortzen dituen sektorea indartzea.
Proiektu honen eta besteen inguruan, bertaratutakoek galderak egin eta zuzeneko erantzunak jasotzeko aukera izan zuten arduradunen eskutik.
Oso aberasgarri iruditzen zaigu herritarrek proiektu ezberdinen berri lehen eskutik izatea, bai eta beraien zalantza eta ekarpenak zuzenean planteatzeko aukera zabaltzea.
Horregatik, Berastegiko EAJ-PNV Udal taldetik eskerrak eman nahi dizkiegu solasaldira bertaratutako herritarrei eta Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko ordezkariei.