Pertsona Helduen Nazioarteko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Tolosa

1990eko abenduaren 14an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna izendatu zuen urriaren 1a.

2002an, Zahartzeari buruzko bigarren Mundu Batzarrak Zahartzeari buruzko Madrilgo Nazioarteko Ekintza Plana onartu zuen, XXI. mendeko biztanleriaren zahartzearen aukerei eta erronkei erantzuteko eta adin guztietarako gizartearen garapena sustatzeko.

60 urtetik gorako pertsonen kopurua aise bikoiztu da, 1995ean 541 milioi ingurukoa izatetik 2025ean 1.200 milioikoa izatera igaro baita, eta 2050ean 2.100 milioira iristea aurreikusten da. 2080an, 65 urtetik gorako pertsonak 18 urtetik beherakoak baino gehiago izango dira.

Oso gai garrantzitsua da adinekoen kolektiboarena. Alde batetik, are handiagoa da eta izango delako; beste alde batetik, hurrengo belaunaldien oinarria delako. Pertsona horiei esker gara gaur egun garen bezalakoak, eta zerbaitetan huts egin badute, inor ez delako hortaz libratzen, haien akatsetatik ere ikasi beharra daukagu.

Baina, gainera, kolektibo horrek hausnarketa eragin behar digun dikotomia batera garamatza. Bizitza luzeagoa izateak aukerak ekartzen ditu, ez bakarrik adinekoentzat eta haien familientzat, baita gizarte osoarentzat ere. Adinak eta bizitza luzeagoak pertsona horiei eman dien esperientzia eta ezagutza aprobetxatu behar ditugu, gizarte hobe baten alde erabiltzeko. Adinekoek ekarpen handia egiten diete beren familiei eta komunitateei; balioan jarri beharrekoa da hau.

Gainera, “edadismoarekin” hautsi behar dugu, eta zahartzeari buruzko estereotipoak bertan behera utzi behar ditugu, "hirugarren adina" delakotik haratago zentzuz, sormenez eta helburuz betetako bizitza izatea posible dela barneratuta eta kontuan izanda (“laugarren adina” kontzeptua gizartean plazaratuta dago). Urte gehigarriek jarduera berriak egiteko aukera ematen dute, hala nola etengabeko prestakuntza bilatzea, bide profesional berri bat, betiere nahi izanez gero, errealizazio pertsonalerako gehiago behar ekonomikoagatik baino, edo luzaroan ahaztutako pasioren bati heltzea.

Hala ere, aukera eta ekarpen horien irismena faktore baten mende dago neurri handi batean: osasunaren mende. Ez dugu ahaztu behar, biztanleria zahartu ahala, gero eta handiagoa dela osasun eta gizarte laguntzaren eskaria, zainketekin batera, batez ere dementzia bezalako gaixotasunak dituztenentzat, hori baita adinekoen mendekotasun eta desgaitasun kausa nagusietako bat. Arreta espezializatua ezinbestekoa da gero eta handiagoak diren premia horiek asetzeko.

Horra hor dikotomia. Kolektibo horrek ekarpen handia egin diezaioke oraindik bere buruari, bizitzeko asko eta ona geratzen zaiolako eta gizarteari ekarpen handia egin diezaioke, baina gerta liteke aldi berean, kolektibo honek gizarteak bete beharreko hainbat beharrizan izatea, kolektibo honi hori zor baitiogu.

Talde jeltzaleak uste du pertsona-talde hori ahaldundu behar dugula, gure gizartean kalitatezko espazioa betetzen dutela bermatu behar dugu, eta, aldi berean, behar izanez gero, behar dituzten osasun premiak eta gizarte babesa beteta eduki behar dituztela; eta hala behar badute, zaindu egin behar ditugu. Zahartzen ari den planeta batean, horrela bakarrik lortuko dugu garapen jasangarria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!