Tolosako Udaltzaingoan gaur-gaurkoz dagoen baliabide faltaren inguruan kezka azaldu zuen azaroko Osoko Bilkuran EAJ-PNVko Udal Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Tolosa 2025eko abenduaren 10a

Talde jeltzaleak, Udaltzaingoak bere lana modu egokian garatu ahal izateko autorik ez izatea arazo larri bat dela adierazi zuen plenoan eta gaur egungo egoera prekarioa ez dela onargarria adierazi zuen

Udaltzaingoaren lanak garrantzitsuak dira oso komunitatearentzat: izan ere, udaltzainek ordena eta segurtasuna bermatzen lagutzen dute espazio publikoan, hurbiletik erantzuten diete bizilagunen beharrei, eta larrialdien kudeaketan ere parte aktibo dira. Udaltzaingoaren eguneroko presentziak bizikidetza zaintzen du eta herritarrak babesten ditu.

Eguneroko jardunean, udaltzainek udalerri osotik barrena mugitu beharra daukate (herrigunea eta landa auzoak), eta hori ziurtatu ahal izateko, mugikortasunerako baliabide teknikoak nahitanahiezkoak dituzte. Une honetan, mugikortasunerako arazo teknikoak dauzkate, ibilgailu aproposik gabe ari baitira haien lana burutzen. Gainera, eguraldiak txarrera egiten duen garai honetan, arazoa are eta kezkagarriagoa da.

Atzerapenak izan dira Udalean bai garabia eta baita bi auto berriak eskuratzeko unean, bi lizitazioak hainbatetan hutsik geratu direlako. Bitarte horretan, aurretik zeuzkaten bi autoak matxuratu egin dira eta ez daude erabilgarri. Hontaz gain, haien lana modu boluntarioan egiten duen Babes Zibileko taldearen autoa ere erabili izan dute, baina hau ere matxuratu egin da. Esan bezela, egoera prekarioa eta kezkagarria da une honetan Udaltzaingoan; erabilgarri dauzkaten motorrak eta bizikletak ez dira egoera guztietarako aproposak, neguan are eta gutxiago.

Talde jeltzaleak, egoera honetara nola iritsi garen ulertzeko hitza hartu zuen Osoko Bilkuran, egoeraren larritasunaz ohartuta. EAJ-PNVko Udal Taldeak egungo egoera ahal bezain pronto bideratzea eskatu dio EH Bilduko Udal Gobernuari, topatu ditzala behin-behineko soluzioak behin-betiko irtenbidea osatu bitartean, Udaltzaingoak baliabide hauek ezinbesteko baititu dituen ardurak txukun garatu ahal izateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!