Tolosako EAJ-PNVk Ondare Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) izoztea proposatu du 2026. urteari begira

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Tolosa 2025eko urriaren 9a

Talde jeltzaleak 2026. urteari begira Ordenantza Fiskala berrikusteko prozesuaren baitan EH Bilduri luzatutako proposamena da OHZ izoztearena; beste alde batetik, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (EIOZ) berrikusteko ere proposamen desberdinak lantzen dabil

2026an aplikatuko den Ordenantza Fiskala gaurkotzeko azterketa prozesuan dago EAJ-PNVko Udal taldea, proposamen desberdinak egin asmoz. Dagoeneko EH Bilduko Udal Gobernuari luzatu dio OHZren inguruko proposamena eta beste batzuk lantzen dabil EIOZ berrikusteko.

Tolosa eta tolosarron bizitza kalitatea hobetzea da helburua.

ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA (OHZ)

Tolosan aplikatzen den Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ), Gipuzkoako beste herri askotan aplikatzen dena baino haundiagoa dela ondorioztatu da egin diren alderaketen arabera, eta egoera orekatuago bat bilatze aldera, berau izoztea eta 2026rako igoerarik ez aplikatzea proposatu du talde jeltzaleak.

Proposamen hau egiteko beste arrazoi bat zera da, Tolosako Udalak dituen aurrezkiak gaur-gaurkoz inbertitzeko duen ezintasuna, planifikatzen diren eta benetan exekutatzen diren inbertsioen arteko aldea nabarmena baita; iaz inbetsioen exekuzio maila %26a izan zen bakarrik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!