Tolosako EAJ-PNVk pena handiz jakin du prentsa bidez ekaineko txirrindulari afizionatuen lasterketa bertan behera gelditu dela

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Tolosa 2025eko ekainaren 4a

Sanjoanetako programan urtero azaldu izan den txirrindulari afizionatuen lasterketa faltan botako dugu tolosarrok eta, batez ere, txirrindularitzan afizionatu mailan dabiltzan kirolariek.

Jose Mari Anza Memoriala Tolosako San Joan jaien barruan sartzen zen eta urtero ospatu izan den txirrindularitza lasterketa bat da. Proba honetan 23 urte azpitik dauden txirrindulariek izan ohi zuten parte hartzeko aukera.

2025. urteko San Joan jaietan ospatu behar zen edizio hau, 47. edizioa izango zen. Gure ohituretan eta San Joan jaietako programan hain errotuta zegoen afizionatuen lasterketa hau, erortzen utzi du udal gobernuak hau antolatzeko diru laguntza eman ez izanagatik. 

Ezin dugu ulertu, 2025eko aurrekontuetan eliteko kirolarientzako diru laguntza lerro berri bat lehenengoz jarri duen udal gobernuak, nola utzi duen erortzen Tolosan hain finkatuta zegoen afizionatuen lasterketa bat. Oinarrizko kirola eta gure herriko klubek, tartean, nola ez, Oriako Txirrindularitza Eskolak, egiten duten borondatezko lana udalak balorean jarri behar dituela iruditzen zaigu, eta bere eskumenen barruan eta ekonomikoki eskuragarriak diren proiektuak bultzatu beharko lituzkeela iruditzen zaigu. 

Tolosa eraikitzen duten ekimen eta eragileek udalaren laguntza behar eta merezi dutela iruditzen zaigulako, lasterketa hau berreskuratzea eskatzen du talde jeltzaleak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!