Tolosako EAJ-k publikoki eskertu nahi du Osasun Sailburuak Tolosaldeko osasun-arreta zerbitzua hobetzeko hartutako konpromisoa

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Tolosa 2025eko ekainaren 3a

Tolosako EAJ-PNV-k, era berean, EH Bilduko Udal Gobernuari eskatzen dio dagokion hirigintza tramitazioa azkartzeko, ospitale publikoa ahalik eta lasterren gauzatua izan dadin

Atzo, ekainak 2, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburu den Alberto Martínez Ruiz jaunak, Tolosaldeko egungo osasun-arretaren egoerari buruz Radio Euskadin galdetua izan ondoren, adierazi zuen Osasun Sailak eta Osakidetzak konpromisoa berresten zutela Tolosan ospitale publiko bat egiteko, oheak izango zituena; eta hirigintzari buruzko udal gairen bat konpontzeke bazegoen ere, aurki eskualdeko alkateekin bilduko zela behin-betiko proiektua aurkezteko.

Tolosako EAJ-PNVk eskerrak eman nahi dizkio Pradales Lehendakaria buru duen Gobernuari, Urkullu Gobernuak gure eskualdeko osasun-arreta zerbitzua hobetzeko hartutako konpromisoari eusteagatik.

Guk ere, laster, Osasun Sailak landutako behin-betiko proiektuaren nondik norakoak ezagutu ahal izatea espero dugu. Proiektu horretan, espero dugu euskal osasun-sistema publikoak Tolosari eta bere eskualdeari eskaini ahal dion osasun-arretarik onena eskaintzea; eta, era berean, espero dugu Asuncion klinikako langileen gaiari heltzea Osakidetzako Mahai Sektorialean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!