Apattako bigarren fasea noizko?

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Tolosa 2025eko martxoaren 13a

Jakina da industria dela gure herri txiki honen garapen ekonomikoaren eta ongizatearen zutabe nagusia. Zenbat eta industria-enplegu gehiago, orduan eta soldata eta lan-baldintza hobeak, zerbitzu publiko sendoagoak eta gizarte-babeserako sistema zabalagoa.

Gure tokiko erakundeek egin ditzaketen gauzen artean, lurzoru industrialaren sustapena dago, inguruan dauden enpresei hazteko aukerak emateko, eta, aldi berean, enpresa berriek eskualdean sustraitzea ahalbidetzeko.

Gure kaltetan da, etorkizuna eta proiektu berriak dituzten enpresek Tolosatik kanpo haztea pentsatu behar izatea, ez zaiolako lurzoru industrialaren premiari behar bezala erantzuten.

Denbora gehiegi daramagu Apatta Industrialdeako II. Fasea noiz aktibatuko den zain, eta ez dugu gaia egungo udal gobernuaren lehentasunen artean ikusten. Ez dugu legealdi galdu bat nahi Apattako garapenarentzat.

Iturria: ALEKA - TOLOSAKO UDAL ALDIZKARIA (2025eko otsaila - #19)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!