EAJ-PNVko udal taldeak udal gobernuak 2025erako aurkeztu zituen aurrekontuen aurka bozkatu zuen, herriarentzat ez-nahikotzat jo zituelako

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Tolosa 2025ko urt. 9a, 10:17

Udal gobernuak 2025erako aurkeztutako aurrekontuek zalantza handiak sortu ditu EAJ-PNV udal taldean eta, batez ere, herria inmobilismo batean murgilduta ikusten dutelako kontrako bozka eman zuten.

Tolosako EAJ-PNVko udal taldeak kontrako bozka eman zien 2025erako EH Bilduko udal gobernuak aurkeztutako aurrekontuei pasa den abenduaren 23an ospatu zen Ohiko Osoko Bilkuran. Aurkako bozka hori arrazoi ezberdinetan oinarritzen da:

  1. Talde jeltzaleak lehentasunezko eta egingarriak ziren hainbat proposamen luzatu zizkion Udal Gobernuari, eta herriari prentsan negoziatzearen aldekoak zirela adierazi bazioten ere, jasotako proposamenak ez zituzten aurrekontuetan apenas aintzat hartu nahiz eta herriarentzat egokiak izan.
  2. Udal Gobernuak aurrekontuetarako egindako proposamen berrietan, inbertsio gehienen garrantzia inbertsio aurrekontu guztiarekiko, txikia zen; beraz, pisuzko proposamen berri gutxi zeuden bertan. Zentzu honetan herria nahiko geldi dagoenaren isla bat badela iruditzen zaio oposizioari. Azterlan eta prozesu parte hartzaile asko egiten direla, eta hauek egokiak izan daitezkeen arren, aurrerapausoak eta proiektu berriak eskatzen dizkio Udal Gobernuari. Herriak ezin du legegintzaldi osoa azterlan eta prozesu parte hartzaileen zain pasa.
  3. Udal Gobernuak, 2024rako egin zituen aurreikuspenetan, pertsonal gastua asko igo zuen inbertsioen exekuzio maila handitzekotan, eta hau, aurreko urteetako exekuzio mailaren azpitik gelditu da. Talde jeltzalearentzat kezkagarria da gastu korrontea horrela igotzea, honen onura herriak jasoko ez baldin badu.
  4. Aurrekontu parte hartzaileei dagokienez, auzoetan sortzen diren lan-taldeek auzoa benetan ordezkatzen dutela, hau da, nahi duen herritarrak parte hartzeko aukera duela eta modu horretan aniztasunari erantzun egokia ematea, bermatzea eskatu dio Udal Gobernuari. Aldi berean, herriarengan espektatiba faltsuak sor ez daitezen, proposatzen diren eskaerak benetan exekutatzea ere eskatzen dio Udal Gobernuari, 2024ean gertatu dena ez errepikatzeko, non proiektu garrantzitsuak gauzatu gabe gelditu diren.
  5. EAJ-PNV udal taldeak egindako zortzi proposamenetatik, bakarra onartu du udal gobernuak, Ikasgela Iraunkorrarena. Proposatutako tokia ez dute onartu (Oriaburu eraikina), eta Berazubiko Estadioan Udal Gobernuak aurreikusten duen proiektuak beste erabilera posible batzuk izango dituelako, eskaria %100ean betetzen ez dela iruditzen zaio talde jeltzaleari. Edozein kasutan, herriak ikasgela egonkor bat izatea pozgarritzat hartu du oposizioak.
  6. Talde Jeltzaleak pertsonal gastuan jarraitzen den politika ere ezin du ulertu. Udal komunikazio estrategia indartzea, hain zuzen, beste sail batzuk ahulago ikusten diren bitartean (kiroldegian udal langile baten plaza amortizatuz, adibidez), konpartitu ezin duen estrategia da.
  7. Gastu korrontea azkenaldi honetan asko igotzen ari dela ere kezka handiarekin ikusten du. Hau sarrera korronteekin finantzatu beharko da, eta honek zerga eta tasen beharra suposatzen du, herritarrengan etorkizunean eragin kaltegarria izan lezakeelarik.

Dena den, talde jeltzaleak lanean eta proposamen berriak lantzen eta helarazten jarraituko du etorkizunean ere tolosarren interesak eta ongizatea babestu asmoz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!